Auto klasikoek hiria hartu dute
Ia 70 auto klasikoek parte hartu dute San Sebastian Circuit Spiriten. Proba-erakustaldi moduko baten bitartez, urte askoan ospe handia izan zuen Donostiako Automobilismo Zirkuitua ekarri nahi izan dute gogora. Kaian, Nautiko inguruan, bildu dira auto guztiak, eta 10:30ean abiatu dira eta 19:00etan iritsiko dira berriro Donostiara. Izan ere, antolatzaileek ongi pentsatutako ibilbidea antolatu dute, Gipuzkoan barrena, 1923an Gipuzkoa zeharkatu zuen auto ilara handia gogora ekartzeko asmoz. Horrela, auto klasikoek igaroko dute lurraldea.
1923an hasi ziren Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa handiak, Donostiako Bigarren Erakustazokarekin batera. Eduardo Lagarde ilustratzaileak egin zuen lehenengo probaren kartela , eta horrela zioen: “Automobilaren Aste Nagusia”. Uztailaren 21etik 26ra egin zuten, eta Donostia ikusgai jarri zutela diote, Europa osoaren aurrean.