(Bideoa) Dantza eta sua izan dira nagusi Donostiako San Joan bezperan
Hiriko auzo gehienetan ospatu dute San Joan bezpera. Gau berezia izan ohi da askorentzat eta halaxe erakutsi dute Antiguan, Konstituzio plazan, Amara Berrin eta Saguesen, besteak beste. Sua ez ezik, dantza izan da nagusi ospakizun gehienetan.