II. Markel Txapeldun Memorialean lortutako dirua eman diote Aspanogi elkarteari
II. Markel Txapeldun Memoriala arrakastatsua izan zen oso. Horren isla nagusia lortu zuten diru kopurua: 25.035 euro. Donostiako Udalak, Harri Berri Oleta ikastetxeak, auzo elkarteak, DYAk, Garbera merkataritza zentroak, Realak eta hainbat eragilek ere babestu dute egitasmoa. Bada, bildutako dirua eman diote dagoeneko Aspanogi elkarteari, Altzan bertan.