Galdera ikur gorri bat margotu dute San Bartolomeko puntu kritikoan. (Argazkia: Hitza)
Sara Beiztegi margolari donostiarraren ekimenez, Gipuzkoako Artisten Elkarteko hainbat emakumek hormairudi bat egin dute San Bartolomeko puntu kritikoan. Garbiketa zerbitzuek aurretik zegoena ezabatu egin dutela azaldu dute, eta euren kabuz erabaki dute berriz margotzea. Duela urte eta erdi hormairudiak margotu ziren Donostiako hainbat puntu kritikotan. Helburua zen indarkeria edo eraso matxistak gertatzeko arriskua dagoen puntu kritiko horiei kolorea ematea, eta gogoetarako esaldiren bat jartzea.
Atzo arratsaldean margotu zuten San Bartolomeko puntu kritikoa. Galdera ikur gorri bat egin dute. Galdera bat egin nahi diete herritarrei: zergatik bizi behar dute emakumeek beldurrez?