Erruduntzat jo dute Antiguan semea hiltzeaz akusatutako gizona
Akusazioak eta fiskalak hala eskatuta hilketaren errudun bezala zigortuko dute aita; hogei eta hemezortzi urteko kartzela ezarri diote. 13 urteko semea hiltzeaz akusatuta zegoen gizona. 2011an aurkitu zuten hilda Antiguako bere etxebizitza.
Hiru asteko epaiketa izan da eta epaimahaiak bi bertsio kontrajarri izan ditu mahai gainean. akusazioek esan dute aitak hil zuela semea, labankadaz. Fiskalaren arabera, amari min emateko egin zuen hori, banatzeko prozesuan zeudela. Defentsak dio gazteak bere buruaz beste egin zuela.
Medikuak ere ez dira bat etorri hipotesietan. Paco Etxeberriak istripuaren tesia “ezinezkotzat” jo zuen, baina hilketarena ez duela ezerk frogatzen azaldu du. Auzitegi Medikuntzako Institutuko zerbitzuburu Luis Miguel Kerejetak, berriz, ohartarazi du “ebidentziarik” ez dagoela esateko hilketa bat izan zela; haren arabera, istripu bat izatearekin “bateragarriak” dira mutikoaren zauriak.