Gaueko autobusak erabiltzeko kanpaina abian jarriko du udalak
Dbus-ek zerbitzu gehiago eskainiko ditu udan, uztailaren 1etik aurrera
hemen kontsulta daitezke.
‘Erabili gautxoria etxera itzultzeko. Emakumeen hiria’ lemapean, gaueko autobusak erabiltzeko berdintasun kanpaina abian jarriko dute Donostiako Udalak eta Dbus-ek.
Puntu kritikoen maparen proiektuaren barruan, Berdintasun sailak garraio publikoaren erabilera sustatuko du, etxera itzultzeko modu seguruagoa den heinean. Kanpaina horren bidez, Dbusek emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin eta indarkeria matxista errotik kentzearekin duen konpromisoa erakutsi nahi du.
Horrez gain, udan zerbitzu gehiago eskainiko ditu Dbus-ek. Udako ordutegiak uztailaren 1ean hasi, eta abuztuaren 31n bukatuko dira. Autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatuko dira. Ostiral, larunbat eta jai bezperatan gautxori aurreko ohiko zerbitzuak egongo dira. Horien geltokiak Bulebarrean eta Gipuzkoa plazaren inguruan daude. Udako ekitaldi garrantzitsuenetan zerbitzu bereziak eskainiko ditu.
Gautxori zerbitzu gehiago
Uztailean eta abuztuan, asteburuko Gautxori edo gaueko autobus zerbitzuak goizaldeko 4etan bukatuko dira, ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan. Irteera Bulebarretik izango dira. Hona hemen, indartuko dituzten lineak: B1, B2, B3, 26, B6, B7, B8, B9 eta B10.
Urgulleko mikrobus zerbitzua
Ekainean asteburuan soilik eskaintzen du Urgulleko 39 lineako mikrobusak. Uztailean eta abuztuan, ordea, zerbitzua egunero eskainiko du.
Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineatan
Uztaileko eta abuztuko jaiegunetan 24 Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo eta 27 Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira.
Igeldoko zerbitzuaren hobekuntza
Igeldoko 16 autobus lineak zerbitzuak maiztasun handiagoarekin emango ditu, ohiko erabiltzaileen eta turisten garraioa errazteko. 10:05etik 21:05era zerbitzu gehiago emango ditu, eta maiztasuna 20 minutukoa izango da.
Ordutegi guztiak eta xehetasunak