Hainbat ilustratzailek parte hartu dute IRUTXULOKO HITZAren jai liburuxkan
Donostiako hamahiru ilustratzaile eta komikigilek parte hartu dute IRUTXULOKO HITZAren jai liburuxkan. Iaz Donostiako auzo eta herrietako jaien abestiei eskaini genien liburuxka. Aurten, komikia izango da jaiez hitz egiteko aitzakia. Hamahiru sortzailek komiki bana egin dute. Unai Gaztelumendi, Ainara Azpiazu Axpi, Mikel Orbegozo, Ibai Etxarri, Jon Elortza, Maitane Gartziandia, Josean Abecia, Ana Almandoz, Maite Caballero, Txomin del Campo, Loinaz Lekuona, Iñaki Martiarena Mattin eta Idoia Mauleonek parte hartu dute.
Azala Jabi Rodriguez diseinatzaile donostiarrak egin du. Marrazkiez gain, jaien urte osoko egitaraua eta festen inguruko bitxikeria batzuk ere bildu ditugu argitalpenean. Ostiral honetan banatuko dugu IRUTXULOKO HITZA astekariarekin batera.