Martuteneko Oyon villa, sutan. (Argazkia: Martuteneko auzo elkartea)
Su eta ke artean geratu zen Martuteneko Oyon villa, igande arratsaldean. Dirudienez, nahita eman zioten su eraikinari, eguerdian, baina oraindik ez da argitu zer gertatu zen. Sutea 15:20 aldera hasi zen eta suhiltzaileek lan egin zuten lehenbailehen itzaltzeko.
Oyon eraikina ikastolako jolastokiaren aurrean dago, Trinkete tabernaren ondoan. Martuteneko auzo elkartearen arabera, baziren hiru hilabete etxea okupatu zutela hainbat lagunek. Aurreko astean salaketak jaso omen zituzten bizilagunen aldetik, neska baten oihuak zirela eta. Hala, Ertzaintza joan omen zen eraikinera, hainbatetan, eta, aurreko ostiralean, txakur batzuk atera omen zituzten handik eta animalien babeserako elkartera bideratu.