Mozal Legea indargabetzeko eskatuko dute larunbatean
Bi urte beteko dira larunbatean Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Hori dela eta, hainbat eragilek Mozal Legearen indargabetzea eskatuko dute larunbatean enkartelada mugikor baten bitartez, 19:30etan Bulebarretik hasita.
“Hiri segurtasunerako lege berri honekin batera, Zigor Kode berria ere martxan jarri zen, lehendik Estatu espainiarrean indarrean zegoen errepresiorako lege sare zabala indartuz eta osatuz”, azaldu dute. Ekuratu dituzten datuen arabera EAEn 8.000tik gora espediente eta Nafarroan 3.000tik gora espediente ireki dituztela salatu dute. “Bi urte indarrean dagoela betetzen den urteurren honetan, Madrilgo Kongresuan ere, ordezkari politiko gehienek Estatuan, Barne ministerioaren datuen arabera, 286.000 lagun zigortu eta 31 milioi euro bildu dituen Mozal Legearen aurka azaldu dira eta PPren Gobernuari Legea indargabetu dezala eskatu dute, baina honek bere inposizioari eusten dio”.
Mobilizazioa ELEAK-Libre mugimenduak deitu badu ere, hainbat eragilek egin dute bat protestarekin.
Babesa adierazi dieten gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoen zerrenda:
Gizarte eragileak
Satorralaia – Donostialdeko Metroa
Stop Deshacios – Desjabetzeak
Erraustegiaren aurkako Plataforma – Hondakinak
Eleak-Libre- Eskubide Zibil eta Politikoak
Askapena – Internazionalismoa
EHE- Euskara
EH Donbas – Ukrania
Donostiako Kalera-kalera dinamika – Euskal presoak
Sindikatuak
ELA
LAB
CNT
Indar politikoak
EHBildu
Podemos
Sortu
Irabazi
Equo
Berdeak Gipuzkoa
Antikapitalistak