LGTBIen Nazioarteko Eguna dela eta egingo dute; aniztasunaren ikusgarritasuna bermatzea dute helburu.
EHUko Carlos Santamaria Zentroaren inguruko espaloi zabal bat LGTB ortzadar banderaren koloreekin margotu dute. (Argazkia: Donostiako Udala)
Gaur eta bihar artean, ekainak 27 eta 28, sexu askapenaren aldeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bada, Donostiado Udala bat egingo du Transexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunean.
Izan ere, udaletxea argiztatuko dute LGTBI kolektiboaren alde. Gauean, eraikineko fatxadak ostadar koloreko banderarekin argiztatuko dute. Kursaalak ere izango ditu kolore horiek, bihartik igandera arte. Era berean, Dbuseko eta Lurraldebuseko autobusek kolore anitzaren bandera eramango dute eta bideo bat jarriko da nazioarteko eguna oroitzeko.
Aniztasunari ikusgarritasuna
Gainera, udaberrian, LGTB ortzadar banderaren koloreekin margotu zuten Donostiako campuseko Carlos Santamaria Zentroaren inguruko espaloi zabal bat. Donostiako Udala eta EHUko LGTB Ligarekin elkarlanean egindako jarduera bat izan da. Helburua sexu eta genero aniztasunari ikusgarritasuna ematea da, baita LGTB kolektiboarekiko errespetuz hausnartzea ere.
Manifestazioa
Bestalde, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteazkenean LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsan. Manifestazioa egingo dute 19:30etan Bulebarretik hasita. Bertan, “harrotasunez beteriko gorputz, bizitza eta larrua jotzeko modu intsumisoak” aldarrikatuko dituzte. Besteak beste, Garaipen, EHGAM, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Medeak elkarteek deitu dute mobilizazioa.