Berrikuntza sozialaren inguruko jardunaldia egingo du Emunek Tabakaleran
Emun kooperatibak Berrikuntza sozialaren bideak jardunaldia egingo du Tabakaleran, urriaren 25ean. Koldo Mitxelena Kulturunean egin dute aurkezpena, eta bertan eman dituzte xehetasunak.
“Oso garrantzitsua da jakitea behar sozial lokalei zein erantzun sozial ematen zaien eta hau horrela Euskal Herrian dauden hamar proiektuk parte-hartuko dute jardunaldian: Etxauzia, Bizilore, Gakoa… besteak beste”, azaldu du Eider Alustiza Emuneko Berrikuntzako Zuzendariak. Hizlari nagusia Yayo Herrero izango dela gaineratu du. “Eko-feminismoan, eko-sozialismoan eta berrikuntza sozialetan aitzindari eta erreferentea da”.
Duela 20 urte sortu zen Emun kooperatiba. Olatz Olaso zuzendariak adierazi duenez, erronka sozial bati aurre egiteko jarri zuten abian. “Euskararen normalizazioaren alde lan egiteko soru genuen”. Horren haritik, Gorka Espiau adituak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Emun bezalako kooperatiba batek berrikuntza sozialaren gaia landu eta horrelako hausnarketa egitea.
Jardunaldiaren informazio guztia eta egitaraua Emunen webgunean ikus daiteke.



