Eider Iturriaga argazkilaria.
Eider Iturriaga argazkilariak haurrentzako argazkilaritza udalekuak egingo ditu uztaileko lehen hamabostaldian. “Udaleku hauek aukera ematen diete haurrei udan zerbait desberdina egiteko, argazkilaritzara hurbiltzeko, beti ere modu ludikoan”. Askotariko joko eta jardueren bitartez, begiratzen ikasiko dute haurrek lehendabizi. Argazki kamera erabiltzeko irizpideak ere emango dizkie Iturriagak.
Egiako
Photogunen (Mandasko dukea, 32) izango dira udalekuak, uztaileko lehen hamabostaldian, goizez, 9:30etik 13:30era. Ikastaroa 9 eta 13 urte bitarteko haurrentzat da. 943 246615 telefonoan eman daiteke izena.