Herri komunikabide eta hizkuntza minorizatuen inguruko jardunaldia, Koldo Mitxelenan
Herri komunikabideak hizkuntza minorizatuak biziberritzeko tresna gisa izeneko jardunaldia egingo dute ostiral honetan, hilak 30, Koldo Mitxelena Kulturunean. Europako hizkuntza minorizatuak biziberritzeko helburuarekin diharduten irrati libreen arteko elkarlana sustatzea dure helburu.
Beste hiru xede nagusi ditu ostiraleko jardunaldiak. Europar Batasunean Komunikazioaren demokratizaziorako sortutako prozesuen arteko trukaketa eta ikasketarako espazio bat sortzea, herri-komunikabideen bidez euskara biziberritzeko Euskal Herriko esperientzia balorean jartzea, eta eztabaida eta analisia sortzea komunikazioak hizkuntza gutxituak biziberritzeko izan dezakeen baloreaz.
Egitaraua:
- 09:30-10:00. Aurkezpena. Hizlariak: Fernando San Martin (GFA Lankidetza zuzendaria), Ainhoa (Arrosa Sarea), Eneko Calle (Bakea eta Duintasuna Elkartea) eta Isabel Lema (AMARCeko ordezkaria).
- 10:00-11:30. Irratigintza eta hizkuntza minorizatua Euskal Herrian, Europan eta Latinoamerikan. Hizlariak: Arantza Gutierrez Paz (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea), Andoni Barreña (Garabide elkartea) eta Ander Bolibar (Garabide elkartea). Moderazioa: Aitziber Zapirain (Antxeta Irratia).
- 11:30-12:00. Atsedena.
- 12:00-14:00. Tokiko irratietatik ikasten. Hizlariak: Isabel Lema (Galiziako CUAC Irratia), Fanny Lartigot eta Lauriane Tresserre (Okzitaniako FIMOC irratia), Lou Millour eta Metig (Bretainiako Radio Kerne) eta Aitziber Zapirain (Antxeta Irratia). Moderazioa: Eneko Calle (Bakea eta Duintasuna Elkartea).