Indarkeria matxistaren biktimei artatzeko protokoloa betetzeko eskatu dio EH Bilduk udalari
EH bilduk udal gobernuari indarkeria matxistaren biktimei artatzeko protokoloa bete dezala eskatu dio.
“Astebete igaro da hirian eraso matxista bat egon zela eta, gure iritziz, erasoa salatzeko egondako mobilizazio jendetsuak ikusita, argi geratu zen Donostian ez direla inolako eraso matxistarik onartzen eta guztion ardura dela aurre egitea”, azaldu du Naiara Sampedro EH Bilduko zinegotziak.
Azaldu dute astebete utzi dutela prentsaurrean agertzeko, baina uste dute “behar beharrezkoa” dela udal gobernuak indarkeria matxistaren aurako borrokan erakusten ari den “utzikeria” salatzea: “Badakigu eta konpartitzen dugu, gaia konplikatua eta delikatua dela baino hirian eraso matxistak bata bestearen atzetik gertatzen ari dira, legealdiaren erdia joan zaigu eta udal gobernuak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko protokoloa bete gabe jarraitzen du”.
EH Bilduk azaldu du pasa den legealdian indarkeria marxista pairatu duten emakumeen artapenerako udaleko protokoloan lan begin zutela bestelako eragile sozialekin batera: “Bi urte hauetan, udal gobernuari behin baino gehiagoetan galdetu diogu protokoloaz, baina beti aitzakiak jartzen dizkigute. Nahikoa dela esateko unea dela uste dugu”.
Azaldu dute datuak kezkatzekoak direla. “Udalak eta Ertzaintzak publikatutako hiriko delituen 2016ko memorian jasotzen denaren arabera, sexu askatasunaren aurkako delituak hirian %9,30 igo zen”. Bestalde aipatu dute apirileko Udal Batzordeetan salaketen igoerari buruzko datuak eskatu zituztela: “Ertzaintza eta udaltzaingoaren arteko elkarlanean, sexu askatasunaren aurkako 47 delitu jaso zituztela esan ziguten eta horietatik 18 udaltzaingoan salatu zirela”. Udaltzaingoak jasotako 18 delitu horien artean, 4 sexu-eraso, 10 sexu abusuak eta 4 sexu jazarpenezkoak izan direla zehaztu dute. Modu berean jakinarazi dute, Genero Indarkeriari loturiko 50 salaketa jaso direla Udaltzaingoan eta beste 16 familia barruko indarkeria salaketak.
Uda
Udara indarkeria matxistaren aurkako borrokan une kritikoa dela azaldu du Sampedrok; eta salatu du udalak ez duela kanpainarik aurkeztu. “Ez hori bakarrik, zenbait puntu kritikoetan burututako ekintzak ezabatu dira eta adibidez, pasa den astelehenean San Bartolomeko puntu kritikoa berriro margotu behar izan zen. Oso esanguratsua da ekimen honetan udal gobernuko inor agertu ez izana”.
EH Bildutik, udan eta udatik kanpo, erakundeen paper aktiboa aldarrikatzen duela azpimarratu dute: “Jaiak eta espazio publikoak guztionak dira eta guztiok dugu askatasunez erabiltzeko eskubidea. Horregatik, jai libre eta seguruak aldarrikatzen ditugu. Errespetuan oinarritutako jaiak”.