Sexu aniztasuna aldarrikatu dute. (Argazkia: Malen Aldalur
Sexu Askapenaren Nazioarteko egunean hiriko kaleak hartu dituzte
LGTBI kolektiboaren eskubideen alde. Haize bolada handiei aurre eginez batukadaren doinuan bete dituzte kaleak. Garapenek, LGTBI Ligak, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Ehgamek eta Medeak taldeak deitu dute mobilizazioa
“Gure gorputza nahi dugun bezala erabiltzeko eta gure sexualitatea nahi dugun bezala adierazteko eskubidea dugula aldarrikatzeko atera gara kalera”, azaldu dute. Salatu dute denok eskubide berak ditugula esaten badute ere, egunero sentitzen direla bigarren mailakoak: “Egunero sentitzen ditugu gure izateko, larrua jotzeko eta sare afektiboak sortzeko ezohiko moduak hutsalak direla arau heterosexualak batzen dituzten horiez ezkontzen, bataioen eta pribilegioen alde”.
Azaldu dute binarismoaren, ohiko praktika sexualen, ezkontzaren eta familia nuklearraren aurkako “intsumisoak” direnez “genero-terrorista” bihurtzen dituztela. Hori dela eta, gaur kaleak bete dituzte: “Batzuei gustatu ala ez existitzen garelako eta jada hemen gaudelako.
Pertsona guztiok eraikitzen dugu generoa; eraiki dezagun askatasuna!”.