Bi mutil gazte, telefono mugikorrekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako Udalak
2017-2021ko Mendekotasunen Kontrolerako Plana prestatzen ari da. Bertan, arreta berezia jarriko diete teknologia berriei. Izan ere, duela urte batzuk konturatu ziren tresna hauek ere mendetasuna eragiten zutela gazteengan. Horregatik, hiru arlo izango dituzte hizpide plan berrian:
substantzia legalak, legez kanpokoak eta teknologia berriak.
Azken horien harira,
IRUTXULOKO HITZAk hainbat gazterekin hitz egin du, tresna teknologikoak nola erabiltzen dituzten jakiteko. Gehienek onartzen dute egunean ordu ugari aritzen direla, bereziki, telefono mugikorrarekin, baina ez dute uste mendekotasuna dutenik.
Bestalde,
AERGI elkarteko presidente Josean Fernandezekin egon gara. Mendekotasunak dituzten pertsonei laguntza eskaintzen die Fernandezek, eta, azkenaldian, teknologia berriak lantzen ari dira bereziki. Tresna horien arriskuak ezagutzea ezinbestekoa dela uste du: “Fenomeno honi aurre egitea oso zaila da, baina prebentzioa eta informazioarekin, behintzat, gaia mahai gainean jarri daiteke eta ikusarazi zer nolako egoera den bizi duguna. Jendeak ez du onartzen mendetasuna duenik, baina kasuak geroz eta gehiago dira”.
Erreportaje osoa eta elkarrizketa ostiralean egongo dira irakurgai.