1.247 establezimenduk egin dute bat 'Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz' kanpainarekin
www.merkatari.eus edo www.donostiaeuskaraz.eus webguneen bitartez egin dezakela.
Jarraian egitasmoarekin bat egin duten saltokiak auzoka banatuta:
2014an abiatu zuten Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoa eta hiru urteren ondoren lehenengo fase honen balantzea egin dute. Gaur gaurkoz, 1.247 establezimendu daude hirian euskara ezagutzaren baldintzak bete eta egitasmo honekin bat egin dutenak, %27a. Egitasmoa udalak bultzatu badu ere, Gipuzkoako Merkataritza elkartearen, Gipuzkoako Ostalaritza elkartearen, San Sebastian Shopsen eta Bagera elkartearen babesa eta laguntza izan dute.
Miren Azkarate euskara zinegotziak azaldu du helburua hiriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea dela: “Bezeroak euskaraz ere artatuak izango direla bermatu nahi dugu eta horretarako baldintzak bete eta egitasmoarekin bat egiten duten establezimenduan eranskailu batekin indentifikatu ditugu”.
Bestalde, Eneko Goia alkateak aipamena egin dio ostalaritza sektoreari: “Leku batzuetan menuak ingelesez eta frantsesez daude baina euskaraz ez; hori aldatu behar dugu”. Azkaratek eta Goiak azpimarrau dute euskarazko gutxienezko baldintzak betetzen ez zituzten hainbat establezimenduk ere “interesa eta lanerako gogoa erakutsi dutela”. Bestalde, azaldu dute establezimenduen %14,24k baldintzak bete arren ez dutela egitasmoan parte hartu nahi izan arrazoi anitzengatik.
Azkenik, azaldu dute norbaitek egitasmoan parte hartzeko interesatua balego