Belartzako McDonald's jatetxea baimenik gabe zabaldu dutela salatu dute
Belartza 2 gelditu plataformak sare sozialetan salatu du Belartzako McDonald’s jatetxea ireki dutela baimenik gabe. Azaldu dute jatetxea ireki ahal izateko beharrezkoak diren hainbat dokumentazio ez dituztela aurkeztu udalean.
Hori dela eta, ‘zuen janaria, zuen sistema, zuen esplotazioa, Añorgatik kanpora!’ lemapean kontzentrazioa egingo dute gaur 19:00etan Belartzan.