Gurutze gorriak atera du gabarroia, Kaitik. (Argazkia: Gipuzkoako Gurutze Gorria)
Denboralearen ondorioz, itsasoa harrotuta dabil azken egunotan. Besteak beste, itsasontzi bat agertu da Kontxa hondartzako itsasbazterrean. Metro batzuetara gabarroi bat ere zegoen. Salbamenduko langileak abian jarri dira, eta biak atera dituzte bertatik.
Gaur olatuak ere indartsuak izango dira, eta larunbata arte, abisu horia ezarriko dute, olatuek 3,5 metroko altuera izan dezaketelako. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, azken orduotan zuhaitzetako adarrak erori dira, edukiontziak lekuz mugitu dira eta kalte materialak izan dituzte hainbat publizitate kartelek eta autoek.