Metroaren aurkako kalejira bat egingo dute larunbatean
Uztailaren 15ean protestekin jarraituko dute; zehazki, martxa bat egingo dute Kontxara.
Satorralaiak hainbat mobilizazio egingo ditu datozen egunetan, Donostian metroaren proiektua gelditzeko eskatzeko. Larunbatean, uztailaren 1ean, protesta moduko kalejira bat egingo dute Easo plazan, metroaren aurkako bertso eta abesti txikiak kantatuz. Gainera, informazioa banatuko dute; guztia, 12:00etatik aurrera.
Bestalde, uztailaren 15ean, larunbata, martxa bat egingo dute Kontxara, Metroaren pasanteari stop lelopean. Easoko tren geltokitik irtengo dira 12:00etan, eta Kontxa pasealekuko erlojuetara abiatuko dira. Hondartzan, ekintza sinboliko bat egingo dute.