Realaren elastiko berria aldatzeko kanpaina abiatu dute zaleek
Change.org atarian, klub txuri-urdinak atzera bota dezan datorren denboraldirako elastikoa. Hain zuzen, atzo aurkeztu zuen arropa Realak, “look puskatzailea” zuela esanez. Dirudienez, ordea, realzale askok ez dute gogoko, dagoeneko 2.000 lagun baino gehiagok sinatu baitute eskaera. Ohikoa baino marra gehiago eta finagoak ditu Adidasek diseinatutako kamisetak aurrealdean, eta atzealdena dena urdina da, marrarik gabekoa. Ikusteko dago Realak eskaerari kasurik egingo ote dion.
Kanpaina bat abiatu dute realzaleek