Kirola izango da nagusi San Pedro egunean; astebururako ere jarduera ugari prestatu dituzte.
San Pedro egunean, herri kirolak egingo dituzte; tartean, aizkolariak egongo dira herriko plazan. (Argazkia: Nagore Koch)Nagore Koch
San Pedro eguna izanik, berezia izango da gaurko egitaraua Igeldoko jaietan. 12:00etan, jaietako pertsonaiaren –Ttonttorro– igoera egingo dute, buruhandiek alaituta. Jarraian,
herri kirolak egingo dituzte, Idoia Etxeberria eta Gorka Etxeberria harri jasotzaileen eta Arkaitz Jauregi, Julen Kañameras eta Mugertza anaiak aizkolarien parte hartzearekin. Kirolak jarraipena izango du arratsaldean: 18:30ean, toka herrikoia; 19:30ean,
eskuzko pilota partida (Santxo eta Aranguren, Urbieta eta Murgiondoren aurka); 20:00etan, idi-dema (Matxain eta Benta elkarren aurka, 2.000 kiloko harriarekin). Eguna amaitzeko, 23:30ean,
Trikidantz taldeak erromeria antolatu du.
Bihar, ostirala,
haurren eguna izango da.
Ttonttorro txikiren igoera ospatzeko jolasak egingo dituzte 11:00etatik aurrera; haur
bazkari herrikoia 14:00etan,
Txan magoa 16:30ean, eta
haurren pilota txapelketako finalak 18:00etan.
Eonian txarangak girotuko du poteoa 21:00etan, eta Igeldoko
su artifizialak ikusteko parada egongo da 22:45ean.
Oharkabe taldeak dantzaldia eskainiko du gero.
Lehen oliba jaitsiera eta bertso saioa
Larunbatean, berritasun bat egongo da Igeldoko jaietan. Izan ere, 13:00etan,
sanpedrotako lehen oliba jaitsieraren txapelketa egingo dute. Bazkari herrikoiaren ostean, Andoni Fenomenuaren emanaldia egongo da ikusgai, eta
euskal dantzak erakutsiko dituzte 18:00etan Ieltxoko ikasleek.
Amets Arzallus, Andoni Egaña, Onintza Enbeitia eta Alaia Martinek bertso saioa egingo dute 19:30ean. Gauean, 23:30ean,
Zesuma taldea eta DJ Ta Txo igoko dira oholtzara, eta bien bitartean, 02:30ean, Santa Isabel eskeko dantzariak irtengo dira.
Hain justu,
Santa Isabel egunarekin amaituko dituzte jaiak, igandean. Goizean goiz, 8:00etan,
arrokako arrantza lehiaketa jarriko dute abian, baita
bolo eta patata tortilla lehiaketak ere, 12:00etan eta 12:30ean, hurrenez hurren. Arrantzatutako arrainak dastatzeko aukera egongo da 20:00etatik aurrera, eta ordu berean Ttonttorro txikiren jaitsiera egingo dute. Gauean, 22:00etan,
zaldi deman, Itsaso Arruti eta Etxeberria arituko dira elkarren aurka, 900 kiloko harriarekin.
Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute plaza ondoren, eta, 24:00etan,
aurresku herrikoia eta Ttonttorroren jaitsierarekin hurrengo urtera arte agurtuko dituzte jaiak.