Liburutegiaren aurkezpena egin dute (Argazkia: Donostiako Udala)
Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia inauguratuko dute datorren ostiralean.
Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua egongo da, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan.
Liburutegiak
60 metro karratu izango ditu, “irakurketari eskainiak eta publiko mota guztietara zuzenduak.” Azaldu dute bertan mota guztietako liburuak egongo direla: “Egunkariak, aldizkariak, eleberriak, gure hiriari buruzko liburuak, komikiak, albumak eta haur liburuak”.
Donostia Kulturaren liburutegi sareak duela hogei urte sortu zuen Urgulleko udako liburutegia eta orain urrats berri bat eman nahi dute publiko berrien bilaketan Kontxa hondartzako liburutegiarekin: “Donostiako uda garaiko gune nagusienetako bat da; itsasoari begira irakurtzen egotea Kontxa hondartzak eskaini dezakeen zerbitzu berri bat izango da eta prestigio handiagoa emango dio”.
Bestalde, azaldu dute
udarako egun guztietan egongo dela zabalik. “Eguzkiteka, liburutegiko hondartza uztailaren 7tik abuztuaren 31ra egongo da zabalik, astelehenetik igandera goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Arratsaldero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du”.