Ricardo Darin aktorearen ibilbidea omenduko dute horietako gala batean, Donostia Sariarekin, irailaren 26an, Kursaalen.
Ricardo Darin aktorea.
Donostia Zinemaldiaren webgunean erosi daitezke dagoeneko irekiera, itxiera eta Donostia Sariko galetarako sarrerak. Azken horretan,
Ricardo Darin aktorea omenduko dute,
irailaren 26an, Kursaalen. Argentinako antzezleak Zinemaldiaren ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du, eta jarraian Santiago Mitrek idatzi eta zuzendutako
La cordillera filma proiektatuko dute.
Gainerako sarrerak irailean jarriko dira salgai. Lehenik eta behin, Culinary Zinema saileko proiekzioetarako eta dagozkien afarietarako sarrerak eskuratu ahal izango dira; igandean (irailak 17), gainerako sailetarako sarrerak eskuratu ahal izango dira, Interneten, Kursaal Zentroko txarteldegietan (10 sarrera baino gutxiago eta Sail Ofizialeko abonamenduak) eta Zinemaldi Plazako txarteldegietan, Kursaaleko beheko solairuan (10 sarrera edo gehiago erosteko).