Albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten berriak. Irakurrienak!
‘Nola bururatu zitzaien Amara Berrikoei akelarrea egiteko ideia?’
Amara Berriko Superxagu jai batzordeak bideo bat grabatu du San Joan bezperaren harira, modu berezian ospatu zuten-eta. Lehenengo aldiz, akelarrea, konjurua, herri dantzak eta antzezlan bat egin zituzten. Bideoa ikus daiteke webgunean.
‘Errefuxiatuen alde busti dira’
Busti zaitez harreragatik lelopean, errefuxiatuen krisiaren afera salatzeko performance erraldoi bat egin zuten Kontxan. Bideo batean jaso zuen Irutxuloko Hitzak eta bisita gehien izan dituen albisteetako bat izan da.
‘Juan Kruz Mendizabal etxean dago, gaitz batentzako tratamendua jasotzen’
Juan Kruz Mendizabal, Kakux,elizgizona bere familiaren etxean Ormaiztegin dagoela argitaratu du Goierriko Hitza-k. Elizaren justizia kanonikoak zigor moduan ezarritako erretiroan zela, gaixotu eta monastegiko erizaintza gelara eraman zuten. Handik ordea, itxialdia utzi eta etxera itzultzeko gomendatu zioten medikuek. Tratamendua hartzen ari da bertan, eta medikuen ikustaldietarako besterik ez da ateratzen.
‘Katalunia plazan girotu dute Zipotz jaietako kartela’
Ibai Etxarri ilustratzaileak egin du 2017ko Zipotz jaiak iragarriko dituen kartela. Uztailaren 13tik 16ra ospatuko dituzte.