Baserria XXI elkarteak elkarretaratzea egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean erraustegiaren aurka
Baserria XXI elkarteko nekazariek Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian elkarretaratzea deitu dute bihar 11:00etan hasita 13:00ak arte. Hitzaldi eta parodia bidez salatuko dituzte hondakinen errausketak elikaduren produkzio eta kalitatean eta, oro har, nekazaritzan eragingo dituen kalteak.
Agroekologian ari diren laborariak eta kontsumo taldeetako kideak biltzen dituen Baserria XXI elkarteak lehen ere azaldu izan du bere kezka.