Gipuzkoa plazako Gogoko Goxua kafetegiko langileen baldintza txarrak salatu ditu LAB sindikatuak
Malen Aldalur
Protesta egin dute kafetegiaren kanpo aldean. (Argazkia: Malen Aldalur)
LAB sindikatuakprotesta egin du Gipuzkoa plazako Gogoko Goxua kafetegian hainbat langileri soldata ez ordaindu izana salatzeko. Ernaik eta Babes sareak ere bat egin dute protestarekin.
Ekaitz Telleria LAB sindikatuko kideak azaldu du 2015. urteko udaberrian jaso zutela lehen aldiz Gogoko Goxua kafetegiko langile baten kexa: “Bota egin zutela esan zigun eta kasu ikertzen hasi ginenean ohartu ginen enpresak 7.000 euro zor zizkiola”. Udara horretan hausnarketa bat egin zutela azaldu du Telleriak eta udazkenerako beste hiru lagunen kasuak zituztela azaldu du: “Hiru lagun horiek hiru edo lau hilabeteko soldata zuten kobratu gabe; esan ziguten ez zirela kasu bakarrak bazeudela beste 10 lagun inguru urtebete kobratu gabe zeramatzatenak”.
Telleriak azaldu du Gogoko Goxua kafetegian bi edo hiru hilabetean edukitzen dituztela langileak kobratu gabe: “Horrela langileak lana uztea lortzen dute eta beraiek bi edo hiru hilabetean lana dohain egiten duen bat lortzen dute”. Kafetegiaren aurkako kanpaina baten ondoren urtebetez kasu gehiagoren berri izan ez badute ere maiatzean hiru langileren berri izan zutela azaldu du Telleriak: “Hiru langiletatik bik bi edo hiru hilabete zeramatzaten kobratu gabe eta besteak baja mediku bat eskatzeagatik kaleratu zuten”.
Lau urtean kafetegitik 600 langile igaro direla salatu du LABek. “Hau prekarietatearen errealitate garbi bat da; langileak erabiltzen dituzte irabaziak lortzeko”.
Protesta egiteaz gain hainbat informazio orri banatu dituzte eta kafetegia erdi utzik geratu da.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea