Eneko Goia, eraikuntza enpresako ordezkari batekin. (Argazkia: I. Esnaola)
“Fase berezi batean sartzeko atarian dago San Bartolome muinoa”, azaldu du Eneko Goia Donostiako alkateak. Gaur goizean, San Bartolomeko obrak bisitatu ditu Goiak, eraikuntza enpresetako ordezkariekin batera.
Lizarra kalearen lehen zatia hurrengo asterako irekiko dutela aurreratu du alkateak. “Ikastetxeetarako sarrera bertatik egin ahal izango dute haur eta gurasoek”, azaldu du Goiak. Lizarra kalearen bigarren zatia urrirako zabaltzea aurreikusten dute, obren bigarren fasearen barruan. “Azkenik, Lizarra kalea Aldapetarekin lotuko lukeen zatia urte bukaerarako prest egotea espero dugu”.
San Bartolome muinoaren obren egoera “ikusgarria” dela esan du Goiak. “Auzoa pixkanaka hiriari irekiko zaio”.
Lizarra kalerako sarbidea. (Argazkia: I. Esnaola)