EHZ jaialdiaren aldeko kontzertuak egingo dituzte Le Bukowskin
EHZ festibala bertan behera geratzen zela iragarri zuten ostiralean. Antolatzaileek arratsaldean eginiko agerraldian azaldu zutenez, eguraldi iragarpenak behartu ditu erabakia hartzera.
Prentsaurreko masibo bat begin zuten eta gastuei aurre egin ahal izateko “elkartasun erauntsia” deitu zuten. Hori dela eta, bihar eguerdirako EHZren aldeko elkartasun erauntsia antolatu dute Le Bukowskin. Honako taldeak igoko dira agertokira: Mursego, Amorante, Napoka Iria, Anari, Morau, Jon Basaguren, Joseba B.. Lenoir, Lumieya Pelax & Trenor.
12:00etan hasiko dira kontzertuak eta 11:00etan irekiko dituzte ateak. Sarrerak 10 euro balioko du.