Kalera atera dira Mozal Legearen aurka
Mobilizazioa deitzeko egindako prentsaurrekoan azaldu zuten ekuratu dituzten datuen arabera EAEn 8.000tik gora espediente eta Nafarroan 3.000tik gora espediente ireki dituztela salatu dute. “Bi urte indarrean dagoela betetzen den urteurren honetan, Madrilgo Kongresuan ere, ordezkari politiko gehienek Estatuan, Barne ministerioaren datuen arabera, 286.000 lagun zigortu eta 31 milioi euro bildu dituen Mozal Legearen aurka azaldu dira eta PPren Gobernuari Legea indargabetu dezala eskatu dute, baina honek bere inposizioari eusten dio”.
Enkartelada mugikorrak hainbat geldialdi egin ditu eta horietako bakoitzean Mozal Legeak zigortzen dituen egoeren berri eman dute.
Mobilizazioa ELEAK-Libre mugimenduak deitu badu ere, hainbat eragilek egin dute bat protestarekin. Ikusi babesa adierazi duten eragileen zerrenda hemen.
Bi urte bete dira gaur Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Hori dela eta, hainbat lagunek Mozal Legearen indargabetzea eskatu dute enkartelada mugikor baten bitartez.