Donosti Berri, Gipuzkoako talde onena
Talde onenaren saria eskuratu berri du Donosti Berrik, Gipuzkoako Itzulian, bigarren urtez jarraian. Lau etapako itzulia izan da, beraz, oso pozik daude arduradunak txirrindulariek egindako lanarekin: “Lorpen horri garrantzia handia eman diogu klubetik, gure klubetik bultzatzen dugun filosofiaren adibide garbiena baita: talde lana, kidetasuna eta laguntasuna”.
Horrela bada, eskerrak eman nahi izan dizkie klubak, inguruan duen laguntzaile multzo guztiari: “Mila esker babesleei proiektu honetan sinisteagatik; mila esker taldeko laguntzaileei proiektu honi indarra emateagatik; mila esker gurasoei edozein momentutan laguntzen aritzeagatik; mila esker txirrindulariei zuen ilusio eta borrokatzeko grinagatik; mila esker taldeko jarraitzaileei zuen babesarekin gure lanaren oihartzuna bait zarete”.