Elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kortxoenea gaztetxeak auzitegira eraman du eraikuntza enpresa legez kanpoko eraisketa egin izana leporatuta; 11:30etan hasi da epaiketa. Aurretik, elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean ‘Zuen hiria, gure miseria. Kortxoenea aurrera!’ lemapean.
Ioritz Berra Kortxoeneako kideek azaldu du, gaztetxearen barruan zeudela “bortizki” desalojatuak izan zirela enpresak kontratatutako batzuengatik eta, horregtaik, enpresaren kontra salaketa jarri zutela. Azaldu dute ez dakitela zer gertatuko den baina esperantzatsu daudela.