Ondarretako harriak.
Donostiako Udalak Ondarreta hondartzako harriak kentzeko bigarren fasea abiatuko du bihar. Horrela jakinarazi du Ernesto Gasco alkateorde sozialistak.
Uztaila bukaerara arte harriak erretiratzen ariko dira makina berezi bat eta hondartzak garbitzeko beste makina bat. Gascok adierazi duenez, 2.000 tona jasotzea espero dute. Erretiratze lanak egunero egingo dituzte, asteburuetan izan ezik.
Ondarretako harriak kentzeko lehen fasea maiatzaren 23tik 28ra egin zuen udalak.