40.000 euro eskatu dizkiote Kortxoenea eraitsi zuen enpresari
Groseko gaztetxearen desalojoa legez kanpokoa izan zela eta, Kortxoenea eraitsi zuen enpresa auzitara eraman zuten gaztetxeko kideek. Astelehenean izan zen epaiketa eta hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten epaitegiaren aurrean.
Epaiketan, besteak beste, Kortxoenea gaztetxeko kideek, bizilagun batek eta Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak hartu zuten hitza. Kortxoenea gaztetxeko abokatuak 40.000 euro eskatu dizkio eraikina eraitsi zuen enpresari, barruan zegoen materialarengatik eta gaztetxearen irudiari egindako kalteagatik.
Erlazionatutako edukiaHainbat lagun bildu dira Kortxoenea eraitsi zuen eraikuntza enpresaren aurkako epaiketan