Duela 25 urte Donostiatik irten zen Frantziako Tourra
1992ko uztaileko lehen egunetan, Donostia munduko txirrindularitzaren hiriburu bihurtu zen. Frantziako Tourra Donostiatik irten zen urte hartan. Jada hogei urte igaro dira. Uztailaren 3an, 4an, 5ean eta 6an izan zen Tourra bertan. 21 txirrindulari talde etorri ziren.
Lehen ekitaldi ofiziala Anoeta Belodromoan izan Frantziako Tourreko talde parte hartzaile guztien aurkezpena egin zuten. Donostiako Orfeoiak, Duncan Dhu taldeak, Serafin Zubirik eta Joan Manuel Serratek kantatu zuten egun hartan.
Uztailaren 4an, sarrerako etapa egin zuten, erlojupekoa. 189 txirrindularik 8 kilometroko ibilbidea egin zuten hirian zehar. Udaletxetik irten ziren. Kontxako pasealekua, Zumalakarregi hiribidea, Tolosa hiribidea, San Martin kalea… Maria Kristina hotela izan zuten helmuga. Miguel Indurainek egin zuen denborarik onena, eta maillot horia jantzi zuen. Tourra ere hala bukatu zuen, maillot horiarekin. Bere ibilbide profesionaleko momenturik onena bizitzen ari zen.