Erraustegirako gasa sartzeko lanak geldiarazteko eskatu dute zubietarrek
Zubietako eta Usurbilgo hainbat herritarrek, Usurbilgo Udalarekin eta Zubietako Herri Batzarrarekin batera, Donostiako udalak erraustegirako gasa sartzeko lanak baimendu izana salatu dute.
Gasa sartu ahal izateko bidea itxi dutela salatu dute eta bidea ixteak dakartzan arrisku eta kalteez ere ohartarazten dute: “Bidea itxi dute, eta kalte handia eragin dute gure eguneroko bizimoduan: ohiko ibilbideak itxi dizkigute, larrialdiren bat gertatuz gero ez dago inolako aurreikuspen planifikaturik, hondakinak non utzi eta nola jaso ez daukagu eta garraio publikoa murriztu eta trakestu egiten dute”.
Bestalde, zenbait herritarrak Donostiako udaltzainen aldetik jasotako tratua salatu dute: “Obretara gerturatu dira, ikusi dutelako beren etxeetako irteera oztopatuta. Joan dira jakitera zer gertatzen den. Ez zaie inolako informaziorik eman eta hori gutxi ez eta, Donostiako udaltzainen jazarpena jasan behar izan dute”. Noaua aldizkariak gaineratu du hedabideei ere beraien lana ohi den moduan egitea zaildu dietela, “bereziki lanen inguruko argazkiak ateratzerakoan”.
Noaua aldizkariaren bideoa: