Garbera handitzeko proiektua. (Argazkia: Donostiako Udala)
Garbera hirigintza-eremuaren Hiri-Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketari hasierako onarpena eman dio Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Aldaketa nagusi bat izango du, aparkalekuari dagokiona.
Garbera berria 80.000 m2ko lur-azaleko aparkalekua izatetik, 71.490 m2ko lur-azpiko aparkalekua izatera pasako da.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, proiektua aurrera eramango duen eraikuntza enpresa taldeak proposatu zuen aldaketa, eta horrela egitea adostu dute. Gaineratu du aparkalekuak eragin eta ikuste-inpaktu txikiagoa izango du inguruan eta aurreikusitako eraikinean.
Aldaketaren ondorionez, Garberak 25.000 m2ko eraikin berria izango du, jarduera-ekonomikoetara zuzendutako eraikina. Lerrokatzea aldatu beharko dute lur-azpiko aparkalekuaren eraginez.