Haurrentzako zirku ikastaroa egingo dute abuztuan Guardetxean
Uda garaian dantza eta akrobazia egiteko aukera egongo da Guardetxean. 9 eta 15 urteko haurrentzat zuzenduta dago ikastaroa eta abuztuaren 1etik 4ra eskainiko dute.
9 urtetik 12 urtera bitartekoen ordutegia 09:30etatik 11:30era eta 13 urtetik 15 bitartekoek 12:30etatik 13:30era. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute: “Etorri mugimendua deskubritzera!”.