Kirol Txartela Pala Masterra egingo dute Donostian
Emakumeen partaidetza izango du lehendabiziko aldiz
Donostian jokatuko da Kirol Txartela Pala Masterra. Uztailaren 5ean hasiko da eta finalak abuztuaren 16an jokatuko dira, Aste Nagusiarekin bat eginez. Innpala enpresak, Donostia Kirolak eta Realaren pala atalak antolatu dute txapelketa. Partida guztiak Atano III. Udal Pilotalekuan izango dira 18:00etatik aurrera.
Lehen aldiz, emakumeen masterra izango du txapelketak. Lehen mailako 8 pilotarik paleta-goma modalitatea parte hartuko dute. Gizonezkoen masterrari dagokionez, bikoteak mistoak izango dira –profesionalek eta Donostia zein Donostia inguruetako pilotari afizionatuek osaturikoak–. Berrikuntza horrekin txapelketaren eragina probestea da helburua palako klubek egiten dituzten ikusgarritasun handiagoa izateko.
Partida guztiak pilotaleku motzean jokatuko dira. Ondorioz, ikusgarriagoak izango dira, tantoen iraupena luzatuko delako eta pilotariek laugarren pareta edo errebotea erabiliko dutelako. Partida ofizialak hasi aurretk, Realaren pala eskolako ikasleek erakusketa-partidak eskainiko dituzte.
Pala Masterraren egutegia eta gainontzeko informazioa Donostia Kirolaren eta Innpala enpresaren webguneetan kontsultatu daiteke.