David de la Cruz irabazle, Itzuliko Donostiako etapan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Hiru urteetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostiako Udalak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak elkarteak. Hori dela eta, aurten 180.000 euro bideratuko ditu udalak –80.000 euro Euskal Herriko Itzuliarentzat eta 100.000 euro Donostiako Klasikoarentzat–. 2018an, berriz, 110.000 euro eta 2019an, 120.000 euro.