Euskal Herriko Ardoen Azoka egingo dute Loiolan
Ezer gutxi zabaldu dute oraingoz Loiolako jaien inguruan. Jai batzordeak jakinarazi du uztailaren 28tik 31ra izango direla aurtengo festak, baina egitarauaren berri pixkanaka zabaldu nahi du. Edonola, zabaldu dute jada, azoka berezi bat egingo dutela jaien barnean, lehen aldiz: Euskal Herriko Ardoen Azoka.
Azoka uztailaren 30ean izango da, San Inazio bezperan, 11:30etik 14:30era, Eliza kalean. Han, hainbat jatorritako ardoak dastatzeko aukera egongo da: Errioxa, Nafarroa, Pago, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Rivera del Queiles, Irulegiko Arnoak.