Pilarreko oinezko pasabidea. (Argazkia: Uraren euskal agentzia)
Uholdeak saihesteko lanen artean, zubiak hobetu eta zabaldu dituzte Martutenen, besteak beste. Horien artean dago Pilar auzunetik Okendotegi bidera doan oinezko pasabidea, eta saritu berri dute, bere diseinuagatik. “Diseinu estilizatua” duela diote saria eman diotenek, eta inguruarekin bateratua dagoela. ACHE-k eman du saria (Asociacion Cientifico-Tecnica del Hormigon Estructural. Ura agentzia saritu dute, proiektua osatzeagatik.
Gainera, Footbridge Awards 2017 sarirako hautatua izan da Martuteneko zubia, beste hiri batzuetan kokatutakoekin batera: Londres, Copenhangue, Anberes eta Rathenow.