Danborrada berriak aurkezteko epea ireki dute
2018. urtean danborrada berri bat atera nahi duten Donostiako elkarteentzako deialdia egin du Donostia Festak-ek. Izen ematea gaur ireki dute, eta uztailaren 28ra arte izango da danborrada berriak aurkezteko aukera. Eskaera orria eta entregatu beharreko dokumentazioaren argibide guztiak Donostia Festak-eko bulegoetan izango da. Nahi duenak eskuragarri izango ditu baita ere Donostia Kulturaren atarian.