Haurren minbiziaren aurkako zesta punta partida jokatuko dute igandean
Haurren Minbiziaren aurkako eta Aspanogi elkartearen aldeko zesta punta partida jokatuko dute igandean Karmelo Balda frontoian 12:00etan. Sarrerak bost euro balio du eta irabaziak elkartearentzat izango dira.
Unai Alberro eta Gotzon Enbilek jokatuko dute Mikel Egiguren eta Asier Alberroren aurka. Azaldu dute onkologikoko erizaina dela Unai Alberro eta bere bitartez antolatu dutela partida.