'Street Art' topaketak egingo dituzte uztailean
Street Art izeneko topaketak egingo dituzte 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat uztailaren 14an eta 15ean suhiltzaileen egoitzan. Gazteria sailak antolatu du egitasmoa Prebentzio, Su itzalketa eta Salbamendu udal zerbitzuarekin batera.
Azaldu dute kale artearekin erlazionatutako ekintzen aukera zabala egongo dela. Izen emate epea uztailaren 11ra arte egongo da zabalik.