Irudiak irailaren 29ra arte bidali daitezke, 'Donostia.eus' webgunearen bitartez; epaimahaia herritarrek osatuko dute.
Lehiaketaren nondik norakoak azaldu dituzte prentsaurrean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak lehiaketa ireki bat antolatu du 2018ko udal egutegirako
hamahiru argazkiak (hamabi hilabeteetakoak eta azala) hautatzeko.
Irailaren 29ra arte bidali ahal izango dira formatu digitalean,
udalaren webgunearen formularioaren bidez. Parte hartzaile
bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidali ahal izango ditu. Argazki irabazleak azaroaren 15ean emango dituzte jakitera.
2018ko udal egutegia osatuko duten argazkien lehiaketaren gaia honako hau da:
#DonostiaBiziDut. Pertsona bakoitzak bere erara bizi du hiria. Zein da zurea? Lehenengoa aldia da udalak egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat antolatzen duela. Jon Insausti zinegotziak azpimarratu du prozesu parte hartzaile honen garrantzia “non donostiarrek beraien trebetasunak erakusteko eta argazkiren bat argitaratuta ikusteko aukera izango duten”.
Herritarrek osatutako epaimahaia
Herritarrek osatutako epaimahai batek eta adituen beste epaimahai batek aukeratuko dituzte argazki hoberenak. Insaustik adierazi duenez, “parte hartzea sustatze aldera,
lehiaketa sarean egongo da, Donostiako Udaleko webgunearen atal berezi batean”. Horrela, zinegotziaren hitzetan, “
lehiaketaren kudeaketa publikoa ahalbidetzen da, eta aukera dago haren fase bakoitzaren garapenaren hurbileko jarraipena egiteko”.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak hemen.