Bazkari herrikoiarekin, prest daude Añorgakoak Zementonen jaitsierarako
Añorgako karmenak abian dira jada. Izan ere, festan murgilduta daude dagoeneko Añorgako bizilagunak. Goizean goiz oilasko biltzaileak egon dira, eta Añorgako IV. Herri krosa jokatu dute. Paellaren prestaketa abiatu dute 12:00etan eta, orain, horixe ari dira dastatzen, kuadrilen bazkarian.
Bazkari herrikoian giroa bikaina izaten ari da. Añorgako hainbat Kuadrilla elkartu dira bertan, eta gustura ari dira ospatzen jaietako lehenengo eguna. Gainera, jai hauek bereziak dira, besteak beste, frontoi berria baliatzen ari direlako hainbat jarduera egiteko.
Halere, arratsaldean, 19:00etan, egingo dute hasiera ofiziala, Zementonen jaitsierarekin. IRUTXULOKO HITZAk ekitaldi horren berri emango du, baita argazki galeria eta bideo bana osatu ere.