Euskotrenerako txartela eta etxeko bandera eskuratuta
X. Donostiarra Kaiarriba-Amenabar bandera eta Aritzaleku bandera.
Bai larunbatean eta bai igandean laugarren postuan geratu zen Arraun Lagunak, Orion eta Kontxan jokatutako sailkatze estropadetan. Horrela, beste sei jardunalditan Euskotren Ligako lehietan parte hartzeko aukera izango du. Aldi berean, Gipuzkoako Ligan jarraituko du, gainontzeko traineruekin batera.
Donostiako arraunzaleak pozik egoteko moduan dira. Lehen aldiz eskuratu du Arraun Lagunakek emakumeen gorengo mailan aritzeko txartela, Euskotren Ligan, hain zuzen, San Juan, Hibaika eta Oriorekin batera. Gizonezkoetan, lider izaten jarraitzen du Donostiarrak; asteburuan jokatutako bi estropadak irabazi baititu: