Herri harresiagatik auzipetutako gazteei ez diete zigorra murriztuko
Herri harresiko auziko gazteei ez dietela zigorra murriztuko jakinarazi du Berria egunkariak. 2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko 2013ko apirilean Donostiako herri harresian atxilotu zituzten gazteei zigorra murriztea baztertu du Gorenak.
Zigor Kodearen 579 bis 4 artikulua ezartzea atzera bota du, zigortutako zortzi gazteak Donostiako Segiko zuzendaritzako kide zirela eta kale erasoak “dinamizatzen” zituztela argudiatuta. Ezarritako zigorra —sei urte— “neurrikoa” dela dio epaimahaiak. Haietatik bost espetxean daude, baina laster beteko dute zigorra, osorik, kalean diren hirurak bezala.
Kalean dauden hiruei elkarrizketa egin genien IRUTXULOKO HITZAn.