Euren herrialdeetatik ihes egin eta Europarako bidea egiten duten errefuxiatuei laguntza eskaintzea du helburu erakundeak.
Igone Mariezkurrena, itsasotik ateratako errefuxiatu batekin. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Lanbidez kazetaria bada ere,
esperientzia berri batean murgildu da Igone Mariezkurrena (Antigua, 1985). Izan ere,
Proactiva Open Arms-ek antolatzen duen salbamendu talde batean parte hartu du. Euren herrialdeetatik ihes egin eta Europarako bidea egiten duten errefuxiatuei laguntza eskaintzea du helburu erakundeak.
IRUTXULOKO HITZAk Mariezkurrenarekin hitz egin du,
errefuxiatuen egoera nolakoa den ezagutzeko eta salbamendu taldeak egindako lanaren berri emateko: “Urtarrilean, Zaporeak proiektuarekin Chiosen egon nintzen, errefuxiatuei jaten ematen. Ondoren, laguntzen jarraitu nahi nuen, eta aukera ikusi bezain laster, ez nuen bitan pentsatu eta nire izena eman nuen”. Hala, hamabost egunetako misioetan parte hartu zuen kazetariak, baina sukaldari gisa: “Ziurra den heriotza batetik salbatu ditugu”, nabarmendu du Mariezkurrenak.
Ostiralean egongo da irakurgai elkarrizketa osoa.